XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esan beharra dago bestetik, langile batzuk 140koa gainditu ere egin dezaketela.

Kiroletan bezalaxe, lanak ere bere txapeldunak eta markajartzaileak baditu eta.

Gainera hauek, gehiegi behartu gabe ere, batezbesteko iharduera handiagoa eman ohi dute.

Iharduera normala: 60.- Bedaux izenez ezagutzen da.

Iharduera normalari 60ko balioa ematen dio eta ordubeteari dagokionez eta honek 60 minutu dituenez, puntua, minutu bakoitzari atxekitzen zaio.

Honekin kalkuluak asko errazten dira eta langileek berek ere askoz errazago ulertzen dituzte.

Unitate horietiko bakoitzari puntua deitu ohi zaio eta iharduera normalak orduan 60 Ordu-Puntuko etekina damaigu.

Era honetan, egin beharreko xedeak edo lanak puntutan jar daitezke baloratuta.

Puntua B letraz (Bedaux) edo eta O. P.

Ordu-Puntuaz ere adierazten da (Espainieraz P. H.).

Iharduera baikorrari 80 puntu dagozkio edo eta 80ko iharduera.

Gutxieneko iharduera minimoari berriz, 40 puntu.

Iharduera normala: 75.- Iharduera baikorrari 100eko balioa dagokio eta minimoari 60.

Hona ondoren balore hauen baliokidetza-taula: Amerikarra / CREA / Bedaux / Baikorra / Normala / Minimoa.

Bedaux sisteman, iharduera baikorraren eta normalaren arteko erlazioa da, hau da, iharduera baikorra izanik, denbora-tipoa baino 1,33 aldiz txikiagoa izango da iharduera baikorrari dagokion denbora.

Ikusi ditugun hiru sistemetatik, azkeneko biak dirudite erabilienak.

7.- KRONOMETRATZAILEAREN PRESTAKUNTZA.

Kronometratzaileak, oholskan ipinita daukan inprimakian, langileak elementu bakoitza egiten pasatzen duen denbora eta darabilen iharduera idatzi behar ditu aldi berean.

Pasatzen duen denbora, kronometroan irakurtzen du eta iharduera berriz, berak begiz eta buruz erizten duena idatzi behar du, beti ere, ikusten duenaren eta normaltzat duenaren arteko erkaketa eginez.

Kronometratzaile ona izatera heltzeko, praktika handia behar da.

Kronometroaren erabilpen-praktikak nola egin behar diren ikusia dugu lehen.

Orain aldiz, iharduerarenak nola egin ikusiko dugu.